Esaten da trikitia burdinbideak egitera etorri ziren langile italiarrek ekarri zutela XIX. mende bukaeran, eta poliki-poliki gure kulturan asentatu zela. Nik, baina, beste zerbait esango dizuet: trikitia, laztantzeko beharra zeukaten atzamar batzuek ekarri zuten Euskal Herrira. Eta atzamar horiek gizon batenak ziren, ziur aski. Eta haien laztandu beharra onartu egin zuen trikitiak, eta alaitasunarekin gainera. Bestela ez dago halako magiarik sortzerik musika-tresna baten eta euskaldun uzkurren artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario